martes, 22 de marzo de 2011

Eskupilotaren sorburua

Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko hainbat gai erabili izan dira: landareetatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak hariak larruak hesteak gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren hau da jokalari bat beste baten kontra aritzen zen.
Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa deman eta lehian. Jose Zufiaurre Euskal Herrian, antzina zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin erdian sare bat jarri eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek. etnografoak dioenez,
Pilotan hamaikatxo eratan jokatu izan da baina bateratzeko arau batzuk ere ezarri ziren Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Europan hain zuzen ere.
Erromatarrek pila deitzen zaion jokoa eraman zuten Galiara. Denboraren poderioz joko hori aldatuz joan da, paume  jokoa sortuz. Zelai eta herrietako plazetan jokatzen zen jokoa da paume eta denbora igaro ahala hainbat tresna erabili dira pilota jotzeko burgesek eta aitoren semeek eskularru zein erraketak erabiltzeraino.
Lehengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean.
Pilota jokoa munduan oso zabalduta zegoen antzina beraz. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren euskaldunek beste hainbat kontutan bezala bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak eta abar. Ondorioz euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario