lunes, 28 de marzo de 2011
Pilotalekua
Pilota pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte (gutxienez alde bat, paretarik gabe). Pilotaleku hormadun horiek 10 metro garai, 10,11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira. Ipar Euskal Herrian, estali gabeko pilotaleku gehienek pareta bakarra dute.
Pelotari ospetsuak
- Arretxe
- Artamendi
- Atano III.
- Barberito I.
- Barriola
- Beloki
- Capellan
- Ladis Galarza
- Panpi Ladutxe
- Martínez de Irujo
- Ogeta
- Olaizola II.
- Retegi I.
- Retegi II.
- Titín III.
- Tolosa
- Unanue
- Xala
martes, 22 de marzo de 2011
Eskupilotaren sorburua
Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko hainbat gai erabili izan dira: landareetatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak hariak larruak hesteak gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren hau da jokalari bat beste baten kontra aritzen zen.
Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa deman eta lehian. Jose Zufiaurre Euskal Herrian, antzina zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin erdian sare bat jarri eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek. etnografoak dioenez,
Pilotan hamaikatxo eratan jokatu izan da baina bateratzeko arau batzuk ere ezarri ziren Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Europan hain zuzen ere.
Erromatarrek pila deitzen zaion jokoa eraman zuten Galiara. Denboraren poderioz joko hori aldatuz joan da, paume jokoa sortuz. Zelai eta herrietako plazetan jokatzen zen jokoa da paume eta denbora igaro ahala hainbat tresna erabili dira pilota jotzeko burgesek eta aitoren semeek eskularru zein erraketak erabiltzeraino.
Lehengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean.
Pilota jokoa munduan oso zabalduta zegoen antzina beraz. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren euskaldunek beste hainbat kontutan bezala bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak eta abar. Ondorioz euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.
lunes, 21 de marzo de 2011
Lehiaketa arautua
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 koadroan hasten da lasterka, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.

Eskupilota Euskal Herrian
Esku pilota ,esku hutsez jokatzen den kirola da.Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzem da.
Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka,pilota bat kolpatzen dute ,,pilota horma bat(frontisa) jo dezan ,harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen du arte.
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)